XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
Gorago azaldu bezala, Sari Nazionala irabazi eta ondorengo lehendabiziko lana, espainiar literatur esparruan duintasunez bizirauteko ezinbesteko baldintza, errealismo magiko erregionalistaren etiketa eratxikikor bezain estua gainetik kentzea da asteasuarrarentzat.
Hortik aipaturiko berriztapen estilistiko-tematikoa.
Baina
Bere hitzetan esateko:
Zergaitik? Autoreak ez du garbiki eta arrazionalki esplikatzen, ezta saiatu ere.
Badaki une egokia dela, nabari du, eta kitto.
Onar bekigu, idazleak bere argitalpen-politikaren gertakizun horren inguruan utzitako hutsune esplikatiboari hipotesi single batez erantzuteko dugun asmoa.
Literatur esparru espainiarrean bere tokia egiten joan ahala
Atxagaren izenari atxekitako balore sinbolikoa emendatu den neurrian emendatu da, baita ere, euskal eta espainiar esparruek idazlearekiko duten jabegotza grina.
Norena da Atxaga? Hor dago koxka.
Esparruetako bakoitzak bere amoranteari maitasun eta atxekimendu froga etengabeak eskatzen dizkio eta gero eta zailago egiten zaio Atxagaren baitan ikusten dituen